Eskola bidea, lagun bidea martxan!

Gaur, tutoretza orduan eskola bidea zer den eta zein abantaila dituen gogoratu dugu. Herriko planoa aztertuta genuela aprobetxatuz, topaguneak identifikatu ditugu eta non dauden jabetu gara.

Azkenik, eskola bidearen logoa margoztu eta bideotxoa ikusi dugu!

Ederto batean igaro dugu arratsaldea!

Gu eskola bidetik goaz, bazatoz???

TRIPTIKOA ESKOLA BIDEA

TOPAGUNEAK GOITIK

This slideshow requires JavaScript.

 

CHOCOLATE PARTY 19.06.13

DSC_1215

Joan den eguaztenean bosgarren mailako ikaskideen bisita izan genuen: txokolate jaia antolatua zuten hurrengo egunerako, eta bertaratzeko gonbidapen bana ekarri ziguten.

Eguenean, bada, zer egin beharko edo ikusiko genuen jakin gabe, eta irrikaz, jarraitu genien, bila etorri zitzaizkigun eta. Bai ederto pasa genuela! Ez hori bakarrik, ikasi ere piloa egin baikenuen txokolatearen gainean!

Lehenengo, kakaoaren ustiaketaren gaineko zehaztasun historikoak azaldu zizkiguten. Eta gero, taldeka eta denbora zehatz batez, jolas ezberdinetan murgildu ginen. Dena ingelesez, zer esanik ere ez!

Gure partetik, hurrengorako ere prest.

ESKERRIK ASKO 5. MAILAKO IKASLEEI ETA AMAIA TEACHERRI!!!

MUSIKARI, TXIRULARI

IMG-20190607-WA0005

Txirulaz jotzen ikasten hasi ginenetik, urtarrilean, pixkanaka-pixkanaka trebezia garatzen joan gara. Eta, udako oporraldiaren atarian dagoeneko, bigarren mailako ikasleok gure kontzertutxua eskaini nahi izan diegu gure ikaskidei. Ahal genuen gela guztietara joan ginen txirulak eta partiturak hartuta. Ederto pasa genuen, eta bihotzez itxaroten dugu entzuleek gozatu izana, eta oker eginen parkamena.

Nahiko genukeen beste gela guztietara ere joan, baina… hori hurrengoan izan beharko da. Eskerrik asko denei, egin ziguten harrera beroarengatik!