IZAN ZIRELAKO GARA; GARELAKO IZANGO DIRA. BAKEAREN IKUR, GERNIKA 19.06.20

DSC_1326

Euriak txangoa zapuztuko ote zigun apur bat kezkatuta iratzarri ginen, baina hala izan ez zedin borondate osoaz. Ordea, aurreikuspen guztien kontra, eguraldiak aterri eutsi zuen, eta giro ezin hobea izan genuen hasieratik  amaitu arte.

Denetarik izan genuen ondo pasatzeko: Historia, kultura, Natura, jolasa, janaria (hamaiketako, bazkari, askari…eta ia-ia afari ere!)… Eta eguna ziztu bizian igaro zen, ia konturatu ere egin gabe. Autobusean sartu ginenean etxera itzultzeko, norbaitek esan izan balu berriro den-dena errepikatuko ote genuen… denok geunden prest hasierara itzultzeko. Baina…

Hurrengoan izan beharko da!

CHOCOLATE PARTY 19.06.13

DSC_1215

Joan den eguaztenean bosgarren mailako ikaskideen bisita izan genuen: txokolate jaia antolatua zuten hurrengo egunerako, eta bertaratzeko gonbidapen bana ekarri ziguten.

Eguenean, bada, zer egin beharko edo ikusiko genuen jakin gabe, eta irrikaz, jarraitu genien, bila etorri zitzaizkigun eta. Bai ederto pasa genuela! Ez hori bakarrik, ikasi ere piloa egin baikenuen txokolatearen gainean!

Lehenengo, kakaoaren ustiaketaren gaineko zehaztasun historikoak azaldu zizkiguten. Eta gero, taldeka eta denbora zehatz batez, jolas ezberdinetan murgildu ginen. Dena ingelesez, zer esanik ere ez!

Gure partetik, hurrengorako ere prest.

ESKERRIK ASKO 5. MAILAKO IKASLEEI ETA AMAIA TEACHERRI!!!

MUSIKARI, TXIRULARI

IMG-20190607-WA0005

Txirulaz jotzen ikasten hasi ginenetik, urtarrilean, pixkanaka-pixkanaka trebezia garatzen joan gara. Eta, udako oporraldiaren atarian dagoeneko, bigarren mailako ikasleok gure kontzertutxua eskaini nahi izan diegu gure ikaskidei. Ahal genuen gela guztietara joan ginen txirulak eta partiturak hartuta. Ederto pasa genuen, eta bihotzez itxaroten dugu entzuleek gozatu izana, eta oker eginen parkamena.

Nahiko genukeen beste gela guztietara ere joan, baina… hori hurrengoan izan beharko da. Eskerrik asko denei, egin ziguten harrera beroarengatik!

MUSIKAZ BLAI! 19.05.07

Musika eskola (1)

Asteartean, musika eskolan izan gara. Ekitaldi ederra prestatu ziguten bertako irakasleek eta gure hainbat ikaskidek. Kontzertua gogo-suspergarria izan zen: saxofoiez, gitarrez. pianoz, txirulez, klarinetez… hainbat partitura interpretatu ziguten musikalariek. Baina ez uste ikusleok  ikusi eta entzun baino ez genuenik egin, ez horixe! Abesten eta dantzan ere aritu ginen.

Datorren ikasturtean ere joateko prest  gaude, eta, bitartean, musikaz gozatzen jarraitzeko  gogotsu.

KORRIKA 2019.04.11

KLIKA, KLIKA… GURE ERRITMORA!

KORRIKA21 Garesen hasi  zen eta Gasteizen amaitu. 2.500 kilometroko ibilbildearen amaiera alderantz heldu da gurera. Ikastolan hasiera-hasieratik prestatu dugu harrera berorako giroa: astean zehar egunero burutu ditugu KORRIKA txikiak zikloka, peto dotoreak egin eta margotu ditugu.., KORRIKAren historia ezagutzen joan gara, pixkanaka-pixkanaka.

Eta, nola ez, edizio honetako bideoklipaz gozatu dugu ia egunero!

Aupa KORRIKlika!!!

KONTSUMO TAILERRAK 19.02.18 – 22

Aste honetan asko ikasi dugu kontsumitze arduratsuaz. Elikagaien piramidea ezagutu genuen 1. mailan eta egunotan berriro ikusi dugu, baina oraingoan elikagaiak gurpil batean ordenatuta erakutsi dizkigute.

Aiala, Leire eta Lorenaren gidaritzapean aztertu ditugu litxarreriak, esaterako: badakizue azukre eta osagai artifizialez egiten direla? Badakizue ez direla noizean behin baino kontsumitu behar?

Naturatik ustiatzen ditugun materialeen murrizteak eta birziklapenak duten garrantziaz ere ohartu gara.

EGUBERRI ON! 18.12.22

Urte bete joan da gure bloga ireki genuenetik, ia konturatu gabe!

Berriro ere Gabonak. Berriro ere, Olentzerok –Onzarok, Olentzarok– ikatza ekarriko digu opari, Eguberrietako sua pizteko. Atzo bisitatu egin gintuzten ikastolan ikazginak eta Mari Domingik. Eurekin batera aritu ginen gabon kantak abesten, eta gero, gelan – a ze sorpresa!- eurek utzitako jostailuak aurkitu genituen!

ESKERRIK ASKO, OLENTZERO ETA MARI DOMINGI!