Arraroa bai, baina ez ikusezina!

Gaur, otsailak 28, gaixotasun arraroak dituzten pertsonen nazioarteko eguna da. Gaixotasun horiek dituzten pertsona guztiei, baita egoera horrek zuzenean eragiten dien familia inguruari eta gizarte eremuari ere, elkartasuna eta enpatia adierazi nahi diegu.

Eutsi gogor danok batera!!

dia internacional de las enfermedades raras 2020 bilaketarekin bat datozen irudiak

TAI CHI

Gaur, eguraldi ona aprobetxatuz, txinatarrek egiten duten bezala Tai Chi-a praktikatzera atera gara. Arte honen funtsa mugimendu motelak, leunak eta biribilak egitea da,beti ere, arnasketarekin koordinaturik eta horrela egiten ahalegindu gara. Errelaxatzeko eta lasaitzeko balio izan digu.

Zein ondo sentitu garen….

Andereño, beste saio bai noiz?

 

Terrakotazko soldaduak

Aintzinako Txina aztertzen eta informazioa biltzen gabiltzala, ha nolako berria landu izan dugun!, guztiok harrituta utzi gaituna,” Terrakotazko soldaduak” izan da.

XX.mendeko aurkikuntzarik handienetakoa aurkitu zuten arkeologo txinatarrek. Altxor hori, giza-neurriko terrakotazko 6.000 soldaduk eta haien zaldiek osatzen dute.

Aurkitutako armada hau Txinako  “Enperadore Handia”k lur azpian gordeta zeukan.

Gehien harritu gaituna bitxikeri hau izan da: Ez zituztela aurpegi bereko irudirik aurkitu.  

Gaur egun, Txinan, Xianeko museoan aurkitzen da hainbat harritu izan duen aurkikuntza hau

Gutariko inor animatzen ote  da bertara joaten, aukikuntza hori hurretik ikusteko?

Dena dela, hemen dugu gelan ikusitako bideotxoa !! Benetan harrigarria !!

Xangai Xian Xi, Txinatarrekin ederki!

Txanelan 4.unitate honen hasierako lanketan aritu izan gara: hain zuzen ere, Txinari buruz ditugun aurrezagutzak aktibatzen: Txina hitza entzutean burura datorzkigun hitzak zein ideiak bildu eta kontzeptu mapa osatzeko trebatzen ibili gara talde kooperatiboan , Folio Birakaria egitura erabiliz.

Talde guztien ekarpenak entzunik, badirudi gai hau guztiz interesgarria dela!!

 

 

Txoko zuria III

Jadanik, 3.gaia “Urte askotan txapela kaskoan”bukatu dugu eta proiektuaren garapenean osoturiko txoko zuria uzten dizuegu argazkitan ikusgai.

Ekarpen guzti hauetatik, aipagarriena izan da, denon artean egindako “prebentzio kanpaina”,hau da, gure burua ondo zaintzeko eta horien bidez gerta daitezkeen istripuak saihesteko ohitura egokiak aipatu ditugu.

Gogoratu: Tentuz jokatu eta bizitzaz gozatu!