Kaixo laztanak,
Ikasturte berezi honi amaiera emateko momentua iritsi zaigu. Gelan bizitakoa laburra izan bada ere, oso sakona izan da. Oroitzapen horiek nire bihotzean gordeko ditut beti.
Egoera honi aurre egitea ere, erronka handia izan da baina denon artean lortuko dugu.
Etxealdian urrun izan zaituedan arren, oso gertu sentitu zaituztet eta oso gustura aritu izan naiz lanean bidelagun izan zaituztedalako,momentu oro.
Era berean, oso harro sentitzen naiz egin duzuen lanarekin. Eskerrik asko gurasoei ere, zuek barik nire lana ez zelako posible izango, mila esker izan duzuen inplikazio, interes eta arduragatik.
Zareten bezalakoak izaten jarraitu eta jakin ezazue hemen izango nauzuela beti, nahi duzuenean eta nahi duzuenerako.
Plazer bat izan da nire ibilbidean zuekin topo egitea.
Orain, merezitako oporrak ate joka ditugu, gozatu eta disfrutatu lagunekin eta familiakoekin!
Besarkada erraldoi bat eta LASTER ARTE!
Zaindu zaitezte.
Andereño Leitza
Argazkian …..Bizipoza!
ESKERRIK ASKO DANAGATIK!